Ongi etorri
Gorbeialdeko
Parke Mikologikora

Gorbeialdeko Kuadrillan dago, Arabako iparraldeko eskualdean, eta gutxi gorabehera 494 km2ko hedadura du. Bertan, 10.000 herritar baino gehiago bizi dira, honako udalerrietan: Aramaio, Arratzua-Ubarrundia, Legutio, Urkabustaiz, Zigoitia eta Zuia.

Iparraldean, Bizkaia eta Gipuzkoarekin egiten du muga. Hegoaldean, Vitoria-Gasteiz udalerriarekin eta Añanako Kuadrillarekin, ekialdera Gipuzkoareki eta Arabako Lautadarekin, eta mendebaldera Aiarako Kuadrillarekin.

2022an, gure eskualdeko 3 udalerrik, Urkabustaizek, Zigoitiak eta Zuiak, eskualdeko erakundea den Gorbeialdeko Kuadrillarekin batera, ingurumenaren babeserako proiektu bat jarri dugu martxan. Helburua da mikologiaribalioa ematea, eta etorkizuneko belaunaldiek baliabide horren erabilera publikoa erabilgarri izango dutela bermatzea. GORBEIALDEKO PARKE MIKOLOGIKOAZ ari gara.

Perretxikoak biltzera etorri nahi duzu?

Perretxikoak biltzera etorri nahi duzu?